Amagoia Mujika Telleria
Amagoia Mujika Telleria idazleak , Peio Manterola Pavoren lan marduletik abiatuta, bere galbahetik pasata, sortu dela eskuartean daukagun liburu hau esan du. “Handik ateratako hari matazetatik tiraka jositako gogoeta sorta bat da.
Ez du erantzunik ematen, galderak jartzen ditu mahai gainean.” esan du idazleak. Ongizate Estatua deitzen denak josi duen sare publikoak ez duela balio herritar guztien beharrak asetzeko azpimarratu du. “Sarearen zuloetatik labaintzen dira haur askoren eskubideak. Orduan, denon ongi izatea, denon ongi bizitzea, ziurtatzen ez duen mundua da.”
Bizipozan batzen diren elkarteak zulo horien ondorioz sortu direla gehitu du idazleak. Hori da liburuaren haria, eta horren gainean paratzen direla galderak. Galdera bat dela nagusia esan du Mujikak: “Munduak guztiontzat beharko luke? Eta hala bada, zer falta zaio guztiontzat izateko? Eta nori dagokio falta zaiona ematea?”
265 MUJ volver a la docuteca

Deja tus comentarios
Enviar un comentario como invitado